2024-03-14

LAGONGON abestia

Abestia euskal kantutegitik hartu dugu. Moldatu egin dugu eta bi ilaratan jarrita (bai neskak eta mutilak nahastuta, bai bereizita, nahi dugun moduan), txandaka jasoko dituzte besoak eta mugitu. Azken leloan guztiek egingo dute berdin.

Irudia jaisteko sakatu gainean


2024-03-08

EMAKUMEAREN EGUNA agenda


Udal eta toki ofizial guztietan emakumearen egunerako jarduerak egiten dira, martxoaren 8rako. 

Nire erreferentzia-lekua Gasteiz denez, gure udalak egun honetarako prestatu duen agenda uzten dizuet.

Benetan, oso gauza interesgarriak daude, hala nola bideoteka hitzaldi ugarirekin, jabetze feministarako eskola edo genero-berdintasunaren aldeko baliabideen gida.

Oso interesgarria litzateke beste gune batzuetan zer egiten den jakiteko iruzkinetan zuen udalerrien webgunea uztea.

ANIMA ZAITEZTE ETA ZORIONAK NESKOK!!!!!

Sakatu irudian

2024-03-06

NIRE IZENA LANTZEN

Kartoi mehez inprimatutako eta plastifikatutako fitxa hauek haur bakoitzaren izena lantzeko material bikainak dira.

Bakoitzak 4 atal ditu. Lehenengoa argazkia jartzeko da, bigarrenean izena harri txikiekin edo plastilinazko bolatxoekin osatzen da, hirugarrenean izena egurrezko edo plastikozko piezekin osatzen da eta laugarrenean izena idazten da.
Haurraren izenarekin edo ikaskide baten izenarekin jolas daiteke.

Txantiloia ere uzten dizuet ikasgelako umeen izenak idazteko.


2024-03-04

23. KORRIKA. HARRO HERRI 2024


Oso gertu dago korrikaren eguna. Bere webgunean, denok ezagutzen duguna, bere historia, nola parte hartu, korrikateka (multimedia artxiboak orain arte entzun ditugun abestien bideoekin, podcastak, etab) eta eduki gehiago aurkituko ditugu.

Anima zaitezte eta eman buelta bat webgune honetatik, merezi du eta.

Sakatu irudian